COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Gizartearen kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

GIZARTEA

GIZARTEA ELKARTEA

EDUKIEN BILAKETA

GUNE PRIBATUA

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Apirila >>
AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
 

URTARRILAREN 20KO DANBORRADA

Urtero, urtarrilaren 20a Donostia eguna da, hiriko zaindariarena. Eta Gizartea Elkartearentzat urteko garrantzitsuenetako bat da, agian garrantzitsuena bazkide askorentzat.

Ospatzeko lehen erakusgarria da 20an 00:00etatik aurrera ateak irekitzea, urteko egun horretan giro on batean une atsegin bat igaro nahi duten gizonezko edo emakumezko herritar guztientzat. Barra bat prestatzen da eta zenbait bazkide boluntario saiatzen dira zerbitzatzen hamarka bisitariek eskatzen dituzten edari guztiak. Eta hori ez da dena; izan ere, Marta gure sukaldariak eta bere laguntzaile Isak baratxuri-zoparen anoa ederrak prestatzen dituzte ordu txikietan, eta urtez urte arrakasta handiagoa duten oilasko-izterrak. Nola egin uko goizaldeko ordu horietan horrelako janari-hornidurari!!

Musika eta dantzatzekoak egunsentira arte eta gutxienez gure lagun diren beste bost elkartetako Danborraden bisita, maitekiro hartzen ditugunak.

Azken festazaleek lokala eguna argituta uztea lortutakoan, lantalde bat arduratzen da dena ospakizunaren bigarren zatirako egokitzeaz: Donostiako bazkari ofizialerako, alegia. Horretarako, aurrez menu bakar bat prestatu da bazkaltiar guztientzat, eta normalean iberikoak, itsaskiak, arrain-zopa, azpizuna eta pasteltxoak izaten dira, lehenago izena eman duten 80 lagun ingururi aldi berean zerbitzatzen zaizkienak.

Bazkari hori amaitutakoan, unerik hunkigarrienetako bat iristen da: urtero entregatzen den Zilarrezko Perrexila, Gizarteak ematen duen sari gorena, 30 urte baino gehiagotan zehar eman zaiena gure elkartearekin harreman estua duten pertsonei edo entitateei. Bertaratutakoek omenduei txalo jo eta zorionak emandakoan, punturik gorena iristen da ia denentzat: Danborradaren irteera.

1982tik, urtarrilaren 20rik huts egin gabe, erreferentea da hiriaren erdialdean. Agian ugariena, 200 kidetik gora baititu. Aurreko egunetan, militarrek eta sukaldariek beren musika-tresnak afinatu dituzte San Jose ikastetxeko instalazioetan. 17.45ean eta gure elkartearen atean kalearen zabalera guztia okupatu ondoren, desfilea egin eta Sarriegi maisuaren martxak jotzen dira dagoeneko tradizionala den ibilbide batean zehar, eta 4 ordutik gora desfilatuta itzultzen da irteera-puntura. Garrantzitsua da gure konpainiaren puntu bereizle batzuk nabarmentzea, hala nola tinbal-eskuadra, bakarra urteetan zehar hiriko Danborraden artean, eta garrantzitsuena agian, errepertorioan gure ereserki bat baitu hitz eta guzti, hildako Florentino Peñafiel bazkideak konposatua.

Zalaparta biziko 24 orduren buruan, atzerako kontaketa hasten da hurrengo urtarrilaren 20a iristeko.

GIZARTEA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA