<< Aurrekoa | Azaroa | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Bazkide agurgarriak,
Badira zenbait aste aurreratu dizuegula Gizartea elkartearen web-orria badatorrela. Eta gaurtik aurrera errealitatea da.
Web-orriarekin komunikazio-kanal berri eta arin bat ezarri nahi dugu bazkideen, zaleen eta Zuzendaritza Batzordearen artean. Komunikabide honen bidez, lehen eskutik jakin ditzakezue gure elkarteko azken berriak eta nobedadeak, eta Gizartea elkartean egiten diren jarduerei buruzko informazio eguneratua izango duzue, edo zuen iradokizuna edo kexua bidal dezakezue.
Bazkide ez direnekin, ezagutzen ez gaituztenekin ere pentsatzen dugu, eta badakigu on line egotea modu oso ona dela bistara gaitzaten eta esparru guztietan geure burua aurkezteko.
Ikusi dugunez, elkarte gutxik dute web-orria, esku bateko hatzekin zenbatu ditzakegu. Horregatik, pozik gaude hura sortzeari ekitearekin; izan ere, pentsatzen dugu Gizarteak lehen lerroan egotea merezi duela baliabidean arloan eta, sutan kozinatzen segitzen dugun arren, sarean ere egon behar dugu.
Espero dugu hura abian jartzeaz arduratu diren lagunek erabili duten denborak merezi izan duela iruditzea denoi. Orain, denok nabigatzea eta haren berri zabaltzea besterik ez da geratzen.
Gora Gizartea!!
Paco Sanchez Guinea
Gizartea elkarteko lehendakaria