COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Gizartearen kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

GIZARTEA

GIZARTEA ELKARTEA

EDUKIEN BILAKETA

GUNE PRIBATUA

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Apirila >>
AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 

ELKARTEA

Gizartea elkartea Donostiako gastronomia-elkarte aktibo eta ezagunenetako bat da, eta hiriaren erdialdean dauden elkarteen erreferente.

Askok “Mikeletearen elkarte” gisa ezagutzen duten elkartea 1932. urtean sortu zen. Elkartearen egoitza San Martin kalean dago, 15. zenbakiko etxearen sotoan. Eskailerak jaisten direnen 2 zonatan banatuta dagoen jangelarekin egiten dugu topo. Lehena sukaldetik hurbilago dago, 4 mahai ditu eta 35 lagun esertzeko lekua du; bigarrena handiagoa da, 7 mahai ditu eta 58 pertsona inguru eroso eser daitezke mahai horien inguruan.  Goiko zona honetan, telebista dago eta bertan kirol-emankizunak ikusi ohi dira.

Gizartea elkarteak sukalde-zerbitzua du, eta horrek bereizten du beste elkarte batzuetatik. Izan ere, elkarteak janaria prestatzeaz arduratzen den pertsona enplegatu bat du, hau da, bazkaltzeko edo afaltzeko erabaki ditugun produktuak bazkidearen gustura prestatzeaz arduratzen den langilea du. Duela urte batzuetatik hona Marta Gaztelurrutia arduratzen da zeregin horretaz, eta bazkide bakoitzari laguntzen dio bilera bakoitzerako menu egokia prestatzen. Asteartetik ostiralera eta hilean 3 larunbatetan aritzen da lanean, eguerdian zein gauean.

Jakina, bazkide ugarik dute sukaldaritzarako zaletasun handia. Sukaldean 10 su baino gehiago, labeak eta plantxa handi bat ditugu, baita beharrezko sukaldeko tresna guztiak ere, sukaldean aritzen direnek ezer faltan ez hartzeko.

Gauza bera gertatzen da jangelan; ontziteria pertsonalizatua, mahai-zapiak –aldian behin berritzen direnak– eta ardoa edo gintonic-ak edateko edalontzi bereziak jartzen ditugu bazkidearen esku.

Bestalde, Elkarteak, duela urte batzuk, mugikortasun murriztua duten pertsonak elkartera errazago sartzeko beharrezko azpiegitura ezarri zuen. Era berean, berokuntzako eta aire girotuko sistemak ditugu.

Azkenik, 2014an bi hobekuntza-proiektu handi gauzatzen hasi gara. Batetik, argiztapena berritzea, potentzia handiagoko baina kontsumo eta mantentze txikiagoko lanparak ezartzeko.  Bestetik, lokala osorik berriro dekoratzea; motibo tradizionalak baina sasoi berrietara egokituak erabiliko dira, laurogei urte baino gehiago bete ditugula ahaztu gabe, XXI. mendean bizi garen gastronomia-elkartea izan gaitezen.

Azken finean, elkartzeko, hitz egiteko, sukaldaritzaz gozatzeko eta beste pertsona batzuekin giro atseginean egoteko espazioa da.  Gizartea elkarteko bazkide izateko edo lokalera sartzeko, nahitaez izan beharko da gizonezkoa eta adinez nagusia. Bazkide ez diren pertsonak bazkide batekin joan beharko dute beti.

GIZARTEA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA